Eka
15
15
W.B. Yeatsen zazpi poema
Irlandako literaturaren berritzaileetakoa dugu poeta dublindarra. XIX. mende amaiera eta XX.aren hasierako urteetako ur nahasiek dantzarazia, hala politikan nola literaturan, Irlandako nazionalismoaren gatazkak, tradizioaren berritzeak, zurruntasun moralaren aurkako borrokak, Abbey Theatreren sorrerak eta bultzadak eta bere barne krisiek astindu zuten duela 150 urte Dublinen jaiotako poeta eta antzerkigilea. Euskararara lehendik ere hainbatetan ekarria, zazpi poema gehitu dizkio Koldo Izagirrek William Butler Yeatsen euskarazko obrari.