Api 28 15

Roberto Bolañoren prosa,
Ibon Sarasolak euskaratuta

Espainolezko literaturaren izen handietako bat, urte batzuk lehenago Los detectives salvajes obran hartutako sona berretsi zuen Roberto Bolañok bere azken lanean, bere literatur testamentua bilakatu zen 2666 eleberrian. Prosa indartsukoa, pertsonaia eta egituren konposiziorako aparteko ahalmena zuena, 50 urterekin zendu zen Bolaño, Txilen 1953ko apirilaren 28an jaiotako idazlea. Bost ataletan banatua, idazle baten inguruko fikzioa eta Santa Teresa hiriko emakumezkoen krimenak (Ciudad Juarez litzatekeena) lotuz, literatur eraikuntza erabatekoa da 2666 eleberria. Krimenen atala izenekoaren hasierako zati luze bat ekarri digu euskarara Ibon Sarasolak.

Agenda

Efemerideak

Kritikak