Abu 29 02

Izagirrek eta Saizarbitoriak baietz astea gaizki bukatu

Duela 25 urte argitaratzen hasi zen Zeruko Argia euskal kazetaritza literarioak eman duen artikulu-sail gogoangarrienetarik bat, Koldo Izagirrek eta Ramon Saizarbitoriak elkarrekin idatzia: Baietz astea gaizki bukatu. 1977ko irailaren 4an abiatu zen sail hura, lehendabiziko kolaborazioa lau idazlek sinatua: Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolak. Hurrengoak, ordea, Izagirre eta Saizarbitoriarenak izango ziren, 1977ko urriaren 16koa izan ezik (Atxagarena). Denera 29 artikulu argitaratu zituzten 1978ko maiatza bitartean: 24 “Baietz astea gaizki bukatu” izenpean eta 5 elkarrizketa “Gure pertsonaia pertsonalaren pertsonaltasuna” atalean. Urtebete geroago, 1979ko maiatzean, Oh! Euzkadi orri erraldoia agertu zen, 24 lagunek sinatua. Eta 1979ko ekainetik urrira Oh! Euzkadi saila Zeruko Argia astekarian. Ondoren, 1980ko maiatzean sortu zen Oh! Euzkadi aldizkaria, hamabost zenbaki plazaratu zituena lau urtetan.
Heldu den astetik aurrera eta datorren urteko maiatza bitartean, “Baietz astea gaizki bukatu” haietako bana eskainiko dizugu astero. Literatur Emailu honetan Joxan Elosegik gaur espresuki idatzitako sarrera bat duzu, orduko irakurle baten oroitzapen gisa.

Agenda

Efemerideak

Kritikak