maiatza 04 06

Pramoedya Ananta Toer-en heriotza

“Kartzelatua, debekatua, isilarazia. Indonesia XX. mendean hartu duten okupazio japoniarrak lehenik, Herbehereetako kolonizatzaileek gero. Eta diktadurak: Sukarnorenak eta gero Suhartorenak (…).Horren aurrean zer? Erresistentzia politikoa, aske izan beharrari fideltasuna eta bokazio literarioa”. Halaxe aurkeztu zigun Jon Benitok Pramoedya Ananta Toer idazle indonesiarra, herri hark XX. mendean eman duen idazle inportanteenetako bat, bere heriotza zela-eta egindako prentsa-artikuluan. Javan jaioa 1925an, 81 urte zituela hil zen 2006ko apirilaren 30ean. 81 urte horietarik 14 preso pasatu zituen Buruko irlan, eta han idatzi Buruko Saila izenaz ezaguna den tetralogia. Hainbat hizkuntzara itzulia, euskaraz ere irakur daiteke. Txalaparta argitaletxeak Pramoedya Ananta Toerrek Bukit Duriko presondegian 1949an idatzitako Iheskaria eleberria plazaratu zuen, 1994an, Jose Emilio Txoperenak itzulia. Hementxe duzu.

Agenda

Efemerideak

Kritikak