Urr
27
05
Hasier Etxeberriaren nobela osorik
“Damian Arruti krimena dagoen tokian da beti, edo… bera dagoen tokian egiten da krimena beti?” zalantza egin zuen Harkaitz Canok Hasier Etxeberriaren Mutuaren hitzak nobela berria aurkeztean. “Berdin dio, hori ez baita nobeletan garrantzitsua izaten, baizik eta horrek zer kontarazten duen eta nola egiten duen ihes eta ihes pertsonaiak, azken ihesaren amaierara iristea atzeratzeko, norberaren burua ispilu aurrean ikustea saihesteko“. Asteazkenean bertan aurkeztutako Mutuaren hitzak sarean ere irakur dezakezu osorik.