Katharina Blumen ohore galdua
1985eko uztailaren 16an, orain hogei urte, zendu zen Heinrich Böll idazlea. Alemaniako Kolonia herrian jaio zen 1917. urtean, eta II. Mundu Gerraren ondorengo Alemaniako prosaren gailurretako bat izan da. Gerran parte hartu eta preso egon ondoren, 1947tik aurrera hasi zen idazten. Bere eleberriek Alemaniako gizartearen erretratu kritikoa osatzen dute. 1972an Nobel saria jaso zuen. Bere bi lan ezagunenetakoak euskaratuta daude, Pailazo baten aburuak eta Katharina Blumen ohore galdua (horrez gain nabarmentzekoa da Talde eta anderearen erretratua lana ere). Lehenik, baina, Aingeru Epaltzak ekarri zuen euskarara bere narrazio bat, 1985ean, Korrok aldizkarian kaleratua: Lanerako zaletasuna gutitzeko pasadizoa. Jose Antonio Azpirozek euskaratu zuen Pailazo baten aburuak (Elkar, 1986), eta Pello Zabaletak Katharina Blumen ohore galdua (Elkar, 1989). Azken hau osorik eskaintzen dizugu.