Roberto Arlt-en Piztiak
Critica eta El Mundo egunkarietan kazetari aparta izan zen Roberto Arlt (1900-1942) argentinarra. Kronikak, ipuinak, antzezlanak eta nobelak idatzi zituen. Iñigo Roquek Piztiak izeneko kontakizuna euskaraturik bidali digu, Arltek plazaratutako lehen ipuin liburutik ekarria (El jorobadito liburuko Las fieras, 1933). Gizonezko bat da kontalaria, emakumezko bati mintzo zaiona: “Ni prostituta baten kontura bizi naiz, aurrekari penalak ditut eta bizkarra bala-zuloz josirik hilko naiz, eta zu, berriz, bankuren bateko langile batekin edo erreserbako tenienteorde batekin ezkonduko zara egunen batean”. Xerezaderen artxiboan entzuteko ere badaukazu.