maiatza 28 13

Georges Moustakiren 12 kantu

Koldo Izagirrek euskarari ekarri dizkio Georges Moustakiren hamabi kantu gogoangarri. Egiptoko Alexandrian 1934an jaio zelarik Giuseppe zuen izena, baina, 17 urterekin Parisera joan eta Georges Brassensekin liluratuta, Georges hartu zuen bere deitura artistikotzat. Maketo (Le métèque) abestiarekin oso ezaguna egin zen 1969an, eta hirurehun pieza baino gehiago sortu zituen, haien artean Nire bakartasuna edo Askatasun. Moustaki joan den ostegunean, maiatzaren 23an, hil zen Nizan. Koldo Izagirrek orain itzulitako kantuez gainera, euskaraz dituzu baita ere: Bihotz zaurituakiko gizona (1985ean Akademia Sekretuaren Egutegian agertua) eta Sarah – Ohekide zaidan dama (Andoni Lekuonak 1989an).

Agenda

Efemerideak

Kritikak