maiatza 02 13

Radnotiren bost poema

Hungariako poesigintza modernoan idazle garrantzitsua da Miklos Radnoti (1909-1944). Iñigo Aranbarrik bost poema euskaratu ditu haren gorazarrez. Kortars aldizkari abangoardista sortu zuen lagun batzuekin 1930ean. Radnotiren poemak konfiskatu eta epaitu egin zuten erlijio irain eta pornografia salaketapean. Lehen poema bilduma 1933an plazaratu zuen, Apollinaireren poemak itzuli zituen 1940an. Sarritan zigortu izan zuten lan behartuetara Mundu Gerraren aurkako protestetan parte hartzeagatik, eta 1944ko azaroaren 9an fusilatu egin zuten. Hemezortzi hilabete geroago, gorpua lurpetik ateratakoan, jakako patrikan kaier batean topatu zituzten azken poemak, Zazpigarren egloga eta beste zenbait.

Agenda

Efemerideak

Kritikak