Aintzane Usandizagaren Esadazu gezurra
Bi ipuin-libururen ostean (Kabitu ezina eta Zomorrotu, Elkar, 2019 eta 2023), bere estreinako eleberriarekin dator Aintzane Usandizaga: Esadazu gezurra (Susa, 2026). Itsasoan igerialdia egin ostean, autoko giltzak barruan ahaztu dituela ohartu, eta buruz dakien zenbaki bakarrera deitu du Luxiak: Laida dago bestaldean, aspalditik harremanik ez duen umetako laguna. Bila joatea erabakiko du hark, baina iraganak blaituko du orduan autoa, eta helmugaraino iritsi ala buelta erdi egin ebazten egingo du bidea. Igerilaria eta Gidaria dira kontakizun honetako protagonistak; haiek biak, eta haiekin hirukia osatu zuen Garazi. Eta norbere buruari, familiari, inguruari beste aldetik begiratzeaz, haserre zaharrez, harremanez, egiaz eta gezurraz jardunez, bizipenen gaineko bertsio-jokoa urgaineratu du Aintzane Usandizagak nobela honetan.

