Xalbador Herria eta hizkuntza
Fernando Aire Xalbador,1976ko azaroaren 7an hil zen, Urepelen. Odolaren mintzoa liburua aurkeztu behar zen egun berean, omenaldia egin zioten sorterrian. Bazkalostean ondoezik, omenaldia bertan behera utzi beharra ukan zuten, eta herriko eskolako gela batera eraman zuten, iluntze hartan beean azken arnasa eman zuen Xalbador, Urepeleko artzaiak.

Koldo Izagirre eta Xabier Mendigurenek Euskal literaturaren antologia liburuan idatzitakoaren arabera Xalbador “bertsolaritzan da guztiz famaduna, baina haren lanek merezi dute tokitxo bat poesiaren historian ere, bertso idatzietan batez ere maila poetiko handia lortu baitzuen, berezkoa zuen senari eskerrak, artzaina baitzen izatez, eskola handirik gabea. Lirikarako bakarrik ez, ahalmen berezia zuen bere inguruko gertakariei ohartzeko, eta nabarmen geratzen da hori aukeratu dugun bertso-sortan.

Herria eta hizkuntza
Mikel Laboa kantariak Herria eta hizkuntza Xalbadorren eleekin sortutako abestia eman zuen ezagutzera.
(Xalbador) 1980
Xalbador gogoan
Heriotzaren 50. urteurrenaren karietara Xalbador gogoratzeko hainbat ekitaldi egitekoak dira han hemenda; aipatzekoa da Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak heldu den azaroaren 17an Bilboko Euskaltzaindiako egoitzan egingo duen Xalbadorren bertsoen eta idatzitako kantuen emanaldia.

