Urr 10 12

Gauez lo egiten dute arratoiek

Wolfgang Borchert aktore eta idazle alemaniarraren ipuin bat itzuli du Mikel Elorzak, 1947an Astearte honetan izeneko kontakizun bilduman agertu zen haietako bat: Gauez lo egiten dute arratoiek, Bigarren Mundu Gerra garaiko istorioa, bonbardatutako etxe suntsitu baten aurrean gertatzen dena. Gerran soldadu bidali zuten Borchert; han zauritu eta gibela guztiz kaltetzeraino gaixotu zen, eta kartzelatua ere izan zen, agidanez Goebbels ministroaren parodia egin zuelako kabaret batean. Gerra amaitutakoan, gutxi biziko zela jakinarazi zion medikuak baina bi urtean obra hauek plazaratzea lortu zuen: bi ipuin liburu, poema bilduma bat eta Atetik kanpora drama. 26 urte zituela hil zen 1947ko azaroan.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak