Eka 19 26

Udaberri bestiala Karmelako Bestiak liburutegian

2015etik Bilboko Karmelan (Fika kalea 44) Bestiak liburutegia daukate, eta “liburutegiaren helburua da autoformakuntza, kontzientziazioa, ulermena eta pentsamendu kritikoa sustatzea errealitate honen aurrean“. Eta asteburu honetan Udaberri bestiala antolatu dute liburutegiko kideek. Ekainaren 19an (ostirala) Paseatzaile errebeldeak: hiria, feminismoa eta literatura gaitzat hartuta Irati Majuelo elkarrizketan egongo da Itsaso Larramendirekin; ostean, ikus-entzun eta berba  Hogeitabat laburmetraiaren proiekzioa eta Elene Mengyu eta Sara Fantova solasean. Zapatua izango da egun handia; ekainaren 20an goizeko 11:30ean idazketa praktika kolektiboak egingo dituzte; geroago, 13:00etan Ipuin kantaketa Anari eta Eider Rodriguezen ahotik. Bazkari herrikoiaren ostean, Mari Luz Esteban eta Oihana Arana poetek Ausentziak: heriotzaren ondoko poemak izango dituzte berbagai. Eguna amaitzeko, Ibon RG eta Nahia Navas musikariek çucen henbilqueyen emanaldia egingo dute.
bestiala

Agenda

Efemerideak

Kritikak