Urt 12 26

Herrenaren promesak, Maite Aizpurua eta Infinitudrama

Maite Aizpuruak sortutako Infinitudrama konpainiaren hiru testurekin osatua da Herrenaren promesak liburua, Ganbila bildumako azkena: Erresistentzia arazo fisikoa da, Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Promesarik txikiena. Bakarka egindako lehen pieza hark (2020) aski lilura sortu zuen antzerkizaleen artean, taularatzean agertzen zuen indarragatik, eta euskal gaitegira ekartzen zituen ardatz berriengatik. Infinitudramaren azken bi obretan —gaur egun oholtza gainean ikus daitezkeenak— adiskidetasuna da ardatza, baina obra hauen erraietan kontatzen dena askoz zabalagoa da: jendarte gisa gure artean harremantzeko bideak, XXI. mendeko munduan bazterrekotzat jo izan diren bizimoldeak erdigunera ekartzeko jarrera, eta estutzen gaituzten normak ezbaian jartzeko umorearen erabilpen propio bat.

Herrendaren promesak - Maite Aizpurua / Infinitudrama

Agenda

Efemerideak

Kritikak