Urt 12 26

Fikziraultzaileak, Kamikaz Kolektiboaren bi obra

Ganbila bildumako 30. aleak Kamikaz Kolektiboaren bi obra bildu ditu, Fikziraultzaileak izenburupean: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi (2021) eta Renata (2025). Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias dira Kamikaz Kolektiboko zutabe nagusiak. Renatan, Xanti Agirrezabala ere batu zaie proiektuan. Umore ezerosoko obrak dira biak. Lehenean, minetik abiatzen dira zirtoa egiteko, normaltasunak ezkutuan dakarren min historikoa plazaratuz, ironia eta autoironia sekula abandonatu gabe. Renatak, berriz, heriotza du gai, komikiaren estetikara garamatzan izaera distopikoa hartuz; heriotzaren gaia hartu eta urrunago, sakonago, zorrotzago eramango dute egileek, distopietan ohi den bezala, bueltan egungo jendartearen erretratu deformatua emanez.

Fikziraultzaileak - Kamikaz Kolektiboa

Agenda

Efemerideak

Kritikak