Aza 21 25

Mikel Ibargurenen poema liburu berria

Seigarren poema liburua argitaratu du Mikel Ibargurenek, Haize begitik. Urdina ikusten da liburuko leiho guztietatik. Itsasoarekin bat egiten duen zeruertza, udatiarrak, polizia argiak eta arrainontziak. Barruan, berriz, zabor-poltsak, iratzargailuak eta labean harrotzen pizzak. Geografia oso konkretu baten begiralekutik, kasik arrozteraino behatzen du eguneroko hurbilena poemotako ahotsak; albisterik gabeko egunak, lankideak eta grebalariak, euria zarra-zarra, maitasuna eta minbizia. Erbesteratu bat atzo arteko etorkizunari galdezka, bai eta zorionari ere. Gaurtik aurrera osorik sarean.

Haize begitik - azala - Mikel Ibarguren

Agenda

Efemerideak

Kritikak