Urr
30
25
Valeryren Itsas hilerria
1922an plazaratu zuen Charmes ou poèmes liburua Paul Valeryk, beste batzuen artean Itsas hilerria (Le Cimetière marin) poema zekarrena, hain famatua Frantziako literaturan. Poeta goiztiarra, sinbolismoaren bidetik jo zuen, nia protagonista zuen poesia landuz. 1892an, krisi existentzial betean, poesia idazteari utzi zion, eta ez zuen berrartu 25 urte geroagora arte. Miel Anjel Unanuak euskaratu zuen 1990ean Hegats aldizkarian Itsas hilerria, Valeryren jaiotzaren urteurrenean dakarkiguna.

