Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburua
Zerua argi egon arren, arnasa hartzea hain erraza ez den paisaia bat hedatzen da Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Edertasunaren eta heriotzaren igurtzi amaigabean, bakea ez, egia aitzurtu nahia da protagonista. Laguntasuna eta sentsualtasuna ageri dira, olatu artifizialak eta uharteak, doluen aurreko doluak, zorion moderatua, esku batzuek egin dezaketena baina sekula egingo ez dutena. Hendaian, Bordelen, Donostian, Irunen, Koh Phangan-en, Hondarribian, Errenterian; elkar besarkatuta kabitzeko moduko zulo txiki batekin aski zatekeen. Gauza guztien azken aldi bat —eta ondorioz lehena— aurkituko du irakurleak Eider Rodriguezen bosgarren ipuin liburuan. Osorik irakur dezakezue sarean.


