Joxe Azurmendi eta Manifestu atzeratua
Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da 2025. urteko uztailaren 1ean.
Berak idatzitako Manifestu atzeratua poema luze eta gogoangarriari ahotsa jarri dio Josu Landak.
Hitz berdeak
Joxe Azurmendiren Hitz berdeak. Liburu mardula, bost partetan zatitua, Azurmendiren garai eta estilo desberdinetako poemak biltzen ditu, Bitoriano Gandiagaren aurkezpenak argitzen duenez; 60ko hamarkadako ibilbide poetiko oso bat jasotzen du obrak. 1971n argitaratu zuen Arantzazuko argitaletxeak, eta Gandiagarenaz gain Juan San Martinen hitzaurrea ere badakar. XX. mendeko ahots oso inportantea ezaguzteko aukera paregabea.
XX. mendeko poesia Kaierak
Joxe Azurmendi beti pentsamenduaren munduan ibili izan bada ere, literatura ez zuen sekula utzi, literatura pentsa-mendu/mundu horretan elementu oso inportantea izan baita. Baina poeta gisa lekua irabazi zuen Joxe Azurmendik Hitz berdeak lanarekin. 2000. urtean Poesia Kaierak bilduman kaleratu zuen Susak Joxe Azurmendiren poemen antologia bat.