Eka 12 25

Patxi Apalategik ekarriak

2025eko ekainaren 10ean hil da Patxi Apalategi itzultzailea, 80 urte zituela. Parisen unibertsitate-ikasketak egindakoa, Frantziako literaturako obra erreferentziazkoak ekarri zizkion euskarari: Madame Bovary, Literatura Unibertsala bilduman (Ibaizabal, 1993), eta berriki Gaitzaren loreak, Charles Baudelaireren poemario gorena.  Gustave Flauberten Bihotz sinplea narrazioa ere euskaratu zuen Milabidai bildumarako (Erein, 1993). 80etan ere literatura lanak euskaratzen jardun zuen, gaztelaniatik, Baroja etxearen argitalpen-ekimenean. Miguel Delibesen Kastilla zaharreko kontu zaharrak, Pio Barojaren Altzateko Jaun eta Miguel Unamunoren Unamuno Rizal-i begira. Poema liburua ez beste guztiak on-line irakurgai daude.

Agenda

Efemerideak

Kritikak