Eka 04 25

Oscar Milosz euskaraz

Frantsesez idazten zuen lituaniar poeta gisa aurkeztu izan da Oscar Milosz. Ertz askoko errealitate bat sinplifikatzen duen izendapena da hori, ordea, bilaketa etengabean aritu izan zen pertsona baitugu Milosz. Gai eternalak jorratu zituen (denboraren joana, maitasuna, bizitzaren zentzua), beti ere ezinegon kartsu batek bultzaturik. Oscar Miloszen ahotsa ezezaguna zitzaigun euskaraz eta Patxi de Vicentek euskaratu du, sen handiz eta lexiko hautaketa ezin zainduagoz prestatu duen antologian, Munduko Poesia Kaierak bilduman.

mkai55

Agenda

Efemerideak

Kritikak