Eka 03 25

Frank O’Hararen poesia

II. Mundu Gerra osteko poeta estatubatuar esanguratsuenetako bat da Frank O’Hara. MoMAn urte luzez lan egin zuen arte-komisarioa, musikazale aparta, askotan nahasten edo, hobeto esanda, uztartzen ez diren bezala uztartzen dira diziplina artistiko teorian hain bereizi horiek O’Hararen obra poetikoan. Poesia intimoa baina kanpozalea, espirituala bai baina hizkera eta objektu terrenalez josia, dibertitua eta ironikoa, eskuzabala baina ez erraza. Beñat Sarasolak ekarri du euskarara antologia, urte luzez Sarasolak berak zuzendu zuen Munduko Poesia Kaierak bildumara.

mkai54

Agenda

Efemerideak

Kritikak