maiatza
28
25
Oier Guillanen idazketa laborategia, antzerkiaren abaroan eta zerbitzura
Antzerkiaren arloan ere, aktibista eta idazle nekaezina da Oier Guillan. Ganbila bildumak argitaratu berri duen Aztitza liburuan, azken bederatzi urteetan garatu dituen 11 proiekturen emaitza eskaintzen digu. Batzuk luzeagoak, besteak laburragoak, tarteka poesia fisikoaz eta umore absurdoaz blaituta. Performanceak batetik, idazketa saio esperimentalak bestetik, Arra. Arraroa, Mr. Señora, Zauri Bolodia, VHS edo Miss Karaoke bere aurreko proposamenen oihartzunak ere erraz aurkituko ditu irakurleak testuotan, bilaketa eta kuestionatze etengabearen fruitu.