maiatza
27
25
Emakumeei lotutako rolen zama, Agurtzane Intxaurragaren lumatik
EHAZE eta Susaren eskutik, Ganbila bildumak beste bi ale dakarzkigu udaberri honetan. Horietako lehenean, Agurtzane Intxaurragak idatzitako bi obra biltzen dira: oraindik ere taulagainetan dabilen Zorretan (2024) eta Hitzak (2012). Hamabi urteko tartean idatziak eta antzeztuak, berrienak zaintza-hautuak eta dolu-egunak ditu ardatz nagusi; zaharrenak, aldiz, bortxa matxista psikologikoa. Arrastoa utzi duten bi antzerki lan, oraingoan literaturaren eremura ekarriak.