maiatza 21 25

Ane Zubeldia Magriñáren lehenengo poema liburua

Ezinbestekoak dira grabitatea eta zorua / biguntzeko haien kontra”. Talkaren ordez, frikzioa. Zartaren ordez, igurtzia. Hainbeste gauzaren kontra dagoela esatetik, sekula ukituko ez dituen azalerez jabetzera egiten du Ane Zubeldia Magriñáren Kontra poema liburuko ahotsak. Uraren temaz, behin eta berriro itzultzen den paisaia du jomugan, munduaren marruskadura, genealogia, buztinezko gorputz bat, esan nahiko lituzkeen guztien bila. Eskuz ukitu ezin dena, hitzez haztatu nahiko balu bezala. Mirari txikiez jabetzea, geldi-geldi egonda, edo dantza betean, ingurua izendatuz, agurtuz, gerorako lur bat malgutuz. Osorik irakur dezakezue sarean.
kontra - azala - Ane Zubeldia Magriñá

Agenda

Efemerideak

Kritikak