Mar 05 25

Epitafiozko poesia

75 urte bete dira martxoaren 5ean Edgar Lee Masters hil zela, eta pentsa genezake hilartitzik ez zaiola faltako. Izan ere, 50etik gora liburu idatzi izanagatik ere, bat du munduan ezaguna: Spoon River Antologia.  1915. urtean, antologia grekoan inspiraturik eta Ipar Amerika erdialdeko herrixketako bizimodua gai harturik idatzi zuen poemarioa, berrehundik gora epitafiorekin, hilerriko biztanle bakoitzak berea, epitafioa poema moldean emanda, herri ia osoaren kronika eginik. 2023an euskaratu zuen Alain Lopez de Lacallek eta Balea Zuriak argitara eman. Guk antologia horren antologiatxoa dakarkigu, Gotzon Barandiaranek euskarari ekarritako liburuko hamar pieza.

Agenda

Efemerideak

Kritikak