Bina poema
Duela bost urte, itxialdi mundialaren bezperatan, 2020ko martxoaren 1ean zendu zen Ernesto Cardenal poeta, apaiz eta militantea. Iraultza sandinistako kide gisa ezaguna gehienontzat, nozitu zituen AEBetako inperialismoaren atzaparkadak. Bi poema dakartzagu euskaraz, Itxaro Bordak eta Mikel Antzak literatur aldizkariak sandinismoa bezain bizi zeuden garaian itzuliak. Bi poema, halaber, martxoaren 1ean ere, baina 1917an, jaiotako Fadwa Touqan palestinarrarenak. Bere herriaren eta herri horretako emakumeen ahotsa goi maila lirikora ekarritako poeta, jatorri bereko bonben itzalpean idatziak dira asko. Euskarazkoak Itxaro Bordak eta Joseba Sarrionandiak emanak dira. Milaka kilometrora, egun berean, 1917ko martxoaren 1ean, jaio zen Robert Lowell poeta ere. AEBetakoa berau, baina ez bonba zalea, II. Mundu Gerrara joateari uko egiteagatik espetxeratua izan zen, Vietnamgo gerraren aurkako mugimenduko kide nabarmena izan zen, eta XX. mendeko poeta estatubatuar handietarik bat da. Bi poema honenak ere, Luigi Anselmik gurera ekarriak.