Abe 18 24

Patri Urkizu idazle eta ikerlariak agur esan digu

78 urterekin agur esan digu Patri Urkizuk. Idazlea, irakaslea eta ikerlaria izan dugu Lezon jaiotako laguna. Patriurkizu.eus webgunean bere lan guztiak sareratu ostean, bere obra  -baita argitaratu gabe utzitako lanak ere- irakurgai utzita joan zaigu. Narratibako obrak, poesia, antzerkia -erreferentea izan da Urkizu euskal antzerkiaren munduan-, itzulpenak bilduta daude webgune horretan.
1975. urtean argitaratu zuen Kriseilu argitaletxearekin Sekulorum sekulotan nobela. Basquepoetry atarian, bere zenbait poema irakurriko dituzue, eta Susa literatura argitaletxearekin ere hainbat lan karrikaratu zituen: Zoazte hemendik! (1985), Jon Miranderen gutunak bildu eta apailatu zituen hamar urte beranduago eta Agosti Chaoren Kantutegia prestatu eta argitaratu genion 2006an.

argazkia: argia.eus [ argazkia: argia.eus ]

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak