Mar 22 12

Lois Pereiro: 21 poema

Punk taldeek kantatu zituzten Lois Pereiro idazle galiziarraren poemak. Castelao zalea eta anarkista, azken hamarkadetako galiziar poesiaren ahots bereziena izan zen. Manuel Rivasekin batera Loia aldizkaria sortu zuen Madrilen 1976an, Pereiroren Aquela noite poemarekin abiatua. Galizian De amor e desamor taldeko kide zela, La Naval, Trilateral eta Luzes de Galiza aldizkarietan idatzi zuen. Poemas 1981/1991 bilduma plazaratu zuen 1992an eta Poesía última de amor e enfermidade 1995ean. Bi horietatik 21 poema euskaraturik ekarri dizkigu Iñigo Aranbarrik. Naufragos do paradiso nobela amaitu gabe hil zen Lois Pereiro 1996an.

Agenda

Efemerideak

Kritikak