Urr 17 24

Uma Ulaziaren Euskal Herriko greba feministak

Lisipe bildumak 15. alea kaleratu berri du: Uma Ulaziak idatzitako Euskal Herriko greba feministak saiakera. Bost urte baino gehiago igaro dira jada 2019an Euskal Herriko mugimendu feministak lehenengo aldiz greba feminista deitu zuenetik, eta 2023ko azaroan hartu zuen lekukoa greba feminista orokorrak. Bi greba deialdi haietan erabili zen diskurtsoaren analisia egiten da liburu honetan, feminismo materialistaren ikuspegitik. Greba egun haiek inflexio puntu izan ziren euskal feminismoarentzat, baita urte luzeetako borrokaren parte eta ondorio ere. Sexua, zaintza eta estatua hizpide izanik, diskurtso feminista fintzeko gakoak biltzeko asmoarekin dago egina, barne eztabaida politikoak hauspotzeko helburuz.

Uma Ulazia - Euskal Herriko greba feministak

Agenda

Efemerideak

Kritikak