Ira
24
24
Libanoko ahotsak
Israelek Libano inbaditu, bonbardatu, sarraskitu zuen 2006an. Hitz hauek idatzi zituen Jon Benitok Berria-n: “Beirut setiatuaren argazkiak egunkarietan. Beirut suntsitua begi bistan: etxea zena harritzar piloa da orain. Sabairik gabeko etxeen ondoan zuzen aparkatuta zeuden bi auto kaltetuta argazkian. Hori balitz guztia. Ez balitz jendea”. Gaur idatzita ere balio dute. Baina sorkuntza eta literatura ere bazela Libanon, eta erakusgarri Libanoko 13 poetaren testuak euskaratu zituen. Hona hemen.
Eurak dira Libano libre, Libano erresistenteko poetak. Eurak gaurko Libano setiatuan. Euren ohoretan.