Ots 06 24

Gorka Setienen azken isilunea

Susa argitaletxearen lehenbizko urteetan editorialaren inguruko idazleetako bat izan zen Gorka Setien poeta. Eta zergatik e?…  Sigrid poema-liburuan, argitaletxearen bigarrena, 1983koa, parte hartu zuen Maripi Solbes eta Eneko Olasagastirekin batera. Bi urte geroago Ez sinkronia poemarioa kaleratu zuen. 20 urteko isilunearen ondotik, 2006an eta 2008an beste bi liburu eman zituen argitara, Aparkalekuko felizidadia (Paperzaleak Elkartea) eta Ertzetako inkomunikazioak (Egile editore), eta beste isilaldi luze baten ostean Naufragoen altzoa poemarioa (Egile editore, 2019) eta Tabulanga (Egile editore, 2019) publikatu zituen. Otsailaren 4an isildu da behin betiko bere ahotsa, bere poemak dauzkagu hura entzuteko:eta orduan… / denbora eza / gizona mutu”.

setien

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak