Aza 04 11

George Brassens, 14 kantu

Duela 30 urte, 1981eko urriaren 29an hil zen George Brassens poeta, chanson izenekoaren ordezkari gorenetako bat. Fedegabea, libertarioa, irreberentea, probokatzailea… ziento bat kantu osatu eta abestu zituen, eta erreferentzia bilakatu munduko entzule askorentzat. Xabier Letek haren 3 kantu moldatu zituen, eta Anje Duhaldek 2001ean George Brassens Kantari diskoa plazaratu zuen 9 abestiz. Horiez gainera, Josu Landak euskaratutako bi eta 1985ean Akademia Sekretuaren Egutegia-n agertutako bat eskaintzen dizkizuegu denak batera.
Brassensen errepertorio luzean ezagunak dira: La Mauvaise Réputation; Le Gorille; Ballade des dames du temps jadis; Les Trompettes de la renommée; Les Copains d’abord; Mourir pour des idées; Tempête dans un bénitier, Supplique pour être enterré à la plage de Sète; baina bereak ez ezik hainbat poetaren olerkiak kantatu zituen: Villon, Hugo, Aragon.

Agenda

Efemerideak

Kritikak