Ira 02 23

Joseph Rothen urteurrena

Egun Ukraina den Brody herrian sortua 1894ko irailaren 2an, Joseph Roth, judua, Austria utzi eta Parisera erbesteratu zen Hitlerrek boterea hartzean. XX. mendearen hasiera eta bi mundu gerren arteko Europa Erdialdea bizi eta euren literaturan islatu izan duten idazle handietako bat, euskarara bere hiru eleberri ekarri dira. Matias Mugikak Igela argitaletxearekin kaleratu zituen bi (Edale santuaren kondaira eta Hiltzaile baten aitormena, 2001 eta 2003), eta Edorta Mataukok Leviatana (Susa, 1998). Osorik irakur dezakezu azken hau.

Agenda

Efemerideak

Kritikak