Eka 01 23

Latindar literatura euskaraz

EIZIEren egitasmoa da 31 eskutik bloga, euskararen erabilerari buruzko testuak argitaratzeko 2012an sortua. 2016an etenaldi bat egin eta gero, 2023an atzera abiatu dute eta dagoeneko 900etik gora artikulu argitaratuak ditu. Eta berrienetako bat Gidor Bilbaok idatzitako Latindar literatura euskaratzeko proiektuak: Orixeren 1919ko asmoetatik UPV/EHUren ADDIra izan da. Artikuluan errepasoa zehatza egiten zaio latindar literatura itzultzeko asmoei, eta egitasmoen eta liburu formatuan argitaratu diren testuez gain, gogoratzen du EHUren Bibliotheca Scriptorum Classicorum Vasconica poriektua, zeinak hiru emiatza izan zituen, hirurak ere sarean osorik irakur daitezkeen liburuak: Salustioren Jugurtaren aurkako gerra; Virgilioren Bukolikak eta Georgikak eta Zesarren Galietako guda. Artikuluaren amaieran, azkenik, Itzulpengintza Graduko ikasleen gradu amaierako lanetan egindako itzulpen testuen berri ere ematen da, horietako asko ere sarean irakur daitezkeenak.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak