Merced karrikatik gatoz abestia pantailetan ikusgai
Merced karrikatik gatoz poemarekin abesti bat egin zuen Hedoi Etxartek, letra ia guztia abestirako beren beregi aldatuz. Aitor Etxartek Iruñeko Merced karrikako kontuak aipatzen zituen sarritan Euskalerria irratiako bere kolaborazioetan; Hedoik poema idatzi lehenbizi, eta abestia sortu zuen gerora. Abestiarekin bideoa egin dute, bertsio laburtuan, ahapaldi bakarrekoa eta kale horretako jendea bereziki aipatuz.
Musikak sehaska kanta baten forma du lehen partean, bigarren zatia berriz Iruinkokorako prestatutako Ekialdeko soka dantza da, “musikan gutxitan gertatzen den bezala simetrikoa da, puntu jakin batetik aurrera eta atzera, melodia berdin berdina da” nabarmendu du Hedoi Etxartek.
Merced karrikatik gatoz lanean ikusten dena Sortaldekoak bideo sortari lotutako elementu eta pertsonak dira: ahotsean Amaia Espinosa (BBBB Broken Brothers Brass Band eta Kinbonbo), musika konponketak egin dituen Jon Celestino eta beste hainbat musikari. Zerua eta suako aktoreak, poema baten testua duen pankarta -orain arte erakutsi gabe zegoena- eta Laurence Anyways filmeko eszena bat (Clothes rain) oinarritzat hartu, eta arropa leihotik botata efektu bera lortuz.
Xabier Apestegi, dj Reimy musikari eta bideogilearen lana hemen ikusgai: