Abe 30 22

50 urte Jon Miranderen ilun-argitan

50 urte egin ditu abenduaren 28an Jon Mirande hil zela. Haren gainean esateko deus gutxi dagoela idatz genezake, baina bere testuek gauza berriak deskubritzeko aukera ematen dute, beti dago testuok modu diferente batean irakurtzeko parada. Euskal literatura modernoaren aitapontekoetako bat den Miranderen testuak dakartzagu, beraz, nork bere irakurketa egin dezan, edo bertzerik gabe letrok atzera ere goza ditzan, urteurren honetan.  Haur besoetakoa, eleberri erreferentziala; Klasikoen Gordailuan dauden poemak, Susak XX. mendeko poesia kaieretan antologia batean bildutakoak eta haietako 24ren edizio faksimile bat; bere gutunak; zenbait artikulu; eta hil berri den haren konplize Txomin Peillenekin ateratako Igela aldizkaria ere. Miranderen ilun eta argitan murgiltzeko aukera.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak