Mar 09 11

Maitaleen lehen inpresioak

First Impressions izenburuarekin 1797an amaitu zuen Jane Austenek bigarren eleberriaren izkribua, baina editoreak ez zuen aintzat hartu. Hamabost urte geroago, berridatzi eta titulua aldaturik, 1813an argitaratu zen Harrotasuna eta aurrejuzkuak, ingeles literaturako amodiozko nobela ezagunena. Ezkontza da istorioaren motorra; lehen inpresioak okerrak izaten dira, horixe du gaia; eta Elizabeth Bennet protagonista (baita ere Fitzwilliam Darcy aberats lotsatia). Sonatua da nobelaren estreinako esaldi guztiz ironikoa: “Mundu zabalean aho batez onartutako egia da, fortuna handiaren jabe den gizon ezkongai batek emaztearen bila ibili behar duela”. 1940an Robert Z. Leonardek film bihurtu zuen, Greer Garson eta Laurence Olivier aktoreekin, eta Jane Murfin eta Aldous Huxleyren gidoiaz.

Agenda

Efemerideak

Kritikak