Mar 02 11

Asto bihurtu zenaren ibiliak

Bigarren mendeko idazle erromatar garrantzitsuena izan zen Apuleio, sortzez berberea. Metamorphoses da bere lan ezagunena, Urrezko astoa izenburua ere ematen zaiona, 1996an Juan Kruz Igerabidek eta Anjel Lertxundik euskaratua. Zatika ondutako nobela pikareskoa da Urrezko astoa, magiak liluratuta daukan Luzio gazteak protagonizatua. Liburu hau irakurtzen hasi aurretik (eta hor barnean den Kupidoren eta Psikeren istorioari ekin baino lehen), badaezpada ere komeni da larrosa batzuk edukitzea inguruan; izan ere, noizbait asto bihurtzen baldin bazara, aski omen da arrosa batzuk marruskatzea asto izateari uzteko.

Agenda

Efemerideak

Kritikak