Abu 21 03

Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri

Michele Angiolillo anarkistak Arrasateko Santa Ageda bainuetxean hil zuen, 1897ko abuztuaren 8an, Canovas del Castillo Espainiako gobernuko presidentea. Bergarako kartzelan preso atxikia, gerra kontseilua egin eta bertako patio zabalean hil zuten Angiolillo, garrotez, abuztuaren 20an. Hil aurretik, hitz bakarreko mezua aldarrikatu zuen: Germinal! Michele Angiolillo (Lilio) da Koldo Izagirreren Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobelako protagonista nagusietako bat; nobela 1998an argitaratu zen eta orain osorik emana daukazu hemen. Eta gainera, nobela hura idazten ari zelarik egindako baina argitaratu gabeko kapitulu berezi bat ere eskaini digu Izagirrek. Hurrengo asteko liburua: Ho Chi Minh-en Gartzelako egunkaria.

Aipamen bat

  1. Literatur Emailuak » Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobelako zatiak italieraz:

    […] Duela hamar urte argitaratu zuen Koldo Izagirrek Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri nobela (1998, Susa). Katalanez argitaratu zen 2006an, Jo també haguera volgut cridar Germinal! izenburuarekin. Nobelako lau kapitulu italieraz bidali dizkigu orain Roberta Gozzi itzultzaileak. Hementxe dituzu: Anch’io avrei voluto gridare: Germinale! Kategoriak: erdaretan. WordPress bitartez weberatua. […]

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak