Mar 03 22

Italiako ahaireak

Mendea beteko zukeen Beppe Fenogliok martxoaren 1ean, baina askoz lehenago, 40 urte zituela hil zen. Italiako gerraosteko literatur mugimendu oparoaren baitan jardun zuen, haren izenak hainbesteko oihartzunik ez badu ere.

Ipuingile handia, bera hil ostean argitaratutako Il partigiano Johnny eleberria du lanik ezagunena. Josu Zabaletak euskaratu zuen Kontu pribatu bat nobela, eta Katakrak argitaletxeak plazara eman; haien webgunean irakur daiteke osorik. Partisanoekin gerra, Turingo kultura giroa… arras bestelako bizimodua eramanda Fenogliok 10 urte bete zituen egun berean zendu zen, ospitale psikiatriko batean —haietan pasatu zuen bere bizitzaren zati handiena—Dino Campana poeta. Novecento mugimenduko ordezkaria, haren lau poema euskaratu zituen Tere Irastortzak eta Pamiela aldizkarian argitara eman 1986an.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak