Urt 21 22

Eman bakea

Euskal Herriko 128 idazlek eta editorek adierazpen bat plazaratu dute, Eman bakea izenburupean, Mikel Antza idazleari babesa eskaintzeko. Adierazpenak hau dio, hitzez hitz:

Mikel Antzak 20 urteko kondena betea dauka Frantzian.

Orain, Espainian berriro ere zigortu nahi dute, Frantzian bete duen zigorraren arrazoi berdintsuengatik, inolako froga materialik gabe.

Euskal Herrian askatasuna eta bakea behar dugu.

Ia hiru urte dira Mikel gure artean dagoela, bere sorkuntza libreki eskainiz.

Idazki hau sinatzen dugunok geure artean jarrai dezan nahi dugu.

Idatzia eta idazle eta editore sinatzaileen zerrenda irakurgai daude sarean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak