Abe 15 10

Daniel Landarten bi antzezlan

Dozena bat antzerki obraren egilea da Daniel Landart, antzezle eta zuzendari ere aritua, 1967an Antzerkilarien Biltzarra elkartearen sortzailea. Antzerti bildumako Nola jin, hala joan (1985) obraren testua osorik eman genuen durela ia hiru urte. Orain beste bi ekarri ditugu, teatro-testuak webgunera: Bai ala ez 1969an idatzi zuen Landartek, 22 urte zituela, eta 1970eko apirilaren 14an taularatu zen Donibane Lohizunen. Xuri, gorriak eta… obraren idazketa 1973ko abenduan amaitu zuen eta Bordaxuri taldeak jokatu zuen 1975ean. Bi antzezlanok Egan aldizkarian argitaratu ziren 1982 eta 1983an.

Agenda

Efemerideak

Kritikak