Koldo Izagirreren saiakera: Autopsiarako frogak
Edozein aitzakia aproposa da gure hizkuntza gutxiesteko, iraintzeko, zafratzeko, marjinatzeko. Euskaraz egitea, tu egitea da; garbitasuna zikintzea, normaltasuna apurtzea. Gaztelania ez zaio inoiz inori inon inposatu; Errege batek esana da, eta ez da euskarari eginiko agresioa hala ere. Euskaraz mintzatzean (demokratek emandako) eskubide bat gauzatzen ari gara. Zenbat horrelako! Koldo Izagirrek amorru biziz idatzitako Autopsiarako frogak liburuak inarrosi egingo zaitu, kitzikatu eta piztu. Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga.