Literaturiaren itzala
Literaturiaren edizio berri bat egingo da irailaren 24tik 226ra bitartean Zarautzen, Itzala, hitzaren ahala lemapean. Lutxo Egia idazleak irakurriko du hasierako manifestua ostiral arratsaldean, eta ekitaldi sorta oparo bati emango zaio hasiera horrela.
Larunbat eguerdian (irailak 25) liburu azoka irekiko da, eta egun guztian liburu aurkezpenak egingo dira Ahotsenean. Aurten liburuak aurkeztuko dituztenak honako hauk dira: Agus Perez, Aiora Jaka, Adriano de Mata, Irati Jimenez, Uxue Alberdi, Jon Gerdiaga, GAizka Sarasola, Enara Garmendia, Xabier Lizardi, Yolanda Larreategi, Josu Zabaleta, Patri Urkizu, Bertol Arreita, Eric Dichary, Amaia Apaulaza.
Aldi berean, Modelo aretoan hainbat mahainguru izango dira: Zientzia fikzioa Euskal Herrian hartuko dute solasgai Arrate Hidalgo, Amaia Apalauza , Danele Sarriugarte eta Katti Olaizolak eguerdiko 12:30ean, eta arratsaldean berriz; Saiakera itzultzeaz arituko dira Olatz Esteban, Amaia Astobiza, Maialen Berasategi eta Danele Sarriugarte.
Igandean ere (irailak 26), liburu azoka irekitzearekin batera (11:00etan) Itzalekoak ibilbide dramatizatuari emango zaio hasiera. Ahotseneako liburu aurkezpenak ere ordu berean hasiko dira. Igande arratsaldean bukatuko da Literaturia Oraindik, orain eta oraingoz poesia eta musika emanaldiarekin, Iñigo Astiz eta Jon Basagurenen eskutik.