Abu 17 21

Mariama Bâren Hain gutun luzea

Duela 40 urte hil zen, 1981eko abuztuaren 17an, Mariama Bâ, Senegalgo idazle eta ekintzaile feminista.  Emakumearen egoera eta tradizioek horretan duten eragina salatu zuen k, eta nagusiki ezaguna da Hain gutun luzea eleberriagatik.  Narrazio indartsua,  Afrikar literatura garaikidearen ikurretako bat, tradizioa eta modernitatea, arlo publikoa eta pribatua hobeto ezagutzeko aukera eskaintzen digu liburuak. Poligamiaren esperientziatik abiatuta, Ramatulayeren ahotsak garai hartako Senegalgo emakumeen istorioa eta historia gorpuzten ditu. Iokin Otaegik euskaratuta, edo! argitaletxeak plazaratu eta orain osorik eskaintzen dizuegu Hain gutun luzea.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
apirila 2025
alarazogollrig
31123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
2829301234

Efemerideak

Kritikak