Uzt 27 10

Colette music-hallean

Sidonie Gabrielle Colette idazlea 1906-1912 urteetan komediantea ere izan zen; ezaguna da 1907ko urtarrilaren 3an Parisko Moulin Rouge-n sortu zen eskandalua, Mathilde de Mornyk eta Colettek elkarri musu eman ziotenean. Mimo, dantzari eta komediante bizitzaren berri ematen du Mari-Alderrai nobelan (La Vagabonde, 1910), taularik taula eta tren batetik bestera alderrai dabilen Renée Néré music-halleko artista protagonista duela. Liburuaren zenbait egokitzapen zinematografiko egin zituzten: lehenbizikoa Italian (1917) Eugenio Peregok zuzendua, eta bigarrena Frantzian (1931) Solange Térac-Bussik zuzendua, Colette beraren parte hartzearekin elkarrizketak idazten. Periko Diez de Ulzurrunen itzulpenez 1998an argitaratu zen euskaraz Mari-Alderrai.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak