Uzt 01 10

Amaren armak, Bertolt Brecht

Margerete Steffin-en laguntzaz Bertolt Brechtek 1937ko udaberrian idatzitako antzezlana da Die Gewehre der Frau Carrar (Carrar anderearen armak), hasiera batean Jeneralak Bilbo jazartzen izenburua izatekoa zena. John Millington Synge irlandarraren Riders to the Sea (1904) obraren bertsio moderno bat da berez, Brechtek Espainiako 36ko Gerran girotua eta Slatan Dudow-en zuzendaritzapean 1937ko urriaren 16an Parisen taularatua. Jean Louis Lafitteren laguntzaz Daniel Landartek euskaratu zuen 1968ko abenduan Amaren armak izenburuarekin eta Egan aldizkarian argitaratu zen 1984an. Armada faxistako jeneralaren ahotsa entzuten da irratian: “Egun batez, adiskideak, beharko natzaizue garbiki mintzatu, eta Bilbotik gara ariko. Baina orduan, beharbada, zuen hiri nagusiak ez du orain duen itxura bera ukanen. (…) Euskaldunek hobe dute orain berean amore ematea (…) guri asaldatzen eta jazartzen dena ez da luzaz biziko; amore eman nahi ez duena, indarraz eta odolaz, behin betiko errauts bilakatuko baita!”.

Agenda

[datozen ekitaldi guztiak]

[iragandako ekitaldiak]

<AurHur>
martxoa 2025
alarazogollrig
242526272812
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31123456

Efemerideak

Kritikak