Eka 09 10

Euskal idazleak operan

100 urte bete dira maiatzaren 31n Jesus Guridik eta Alfredo Etxabek Mirentxu opera estreinatu zutela Bilboko Campos Eliseos antzokian gazteleraz; eta hura gogoan Arriaga antzokian lau emanaldi egingo dituzte orain ekainean, baina ez noski Joseba Zubimendik 1934an euskaratu zuen Mirentxu libretoarekin. Euskarazko lehendabiziko opera Jose Antonio Santestebanek eta Serafin Barojak estreinatu zuten Donostian 1894an: Pudente. 1899an Bonabentura Zapirainek eta Toribio Altzagak Txanton Piperri eskaini zuten Donostian. 1900ean Felix Ortiz eta Pedro Mari Otañok Artzai mutilla Buenos Airesen. 1900ean Eduardo Mokoroak eta Emeterio Arresek Sentierak (Leidor) Iruñean. 1909an Zapirain-Altzagak Anboto Bilbon. 1909an Charles Colinek eta Etienne Decreptek Maitena Bilbon. 1911n Jose Maria Usandizagak eta Pepe Artolak Mendi mendiyan Bilbon. 1911n Resurrecion Maria Azkuek Ortzuri Bilbon. 1913an Mokoroa-Arresek Zara Tolosan. 1914an Resurrecion Maria Azkuek Urlo Bilbon. Beste bi opera ere egin zituzten Colinek eta Decreptek: Amatxi (1914) eta Semetxia (1917), lehena ez zen estreinatu eta bigarrena behin baino ez zen egin Donibane Lohizunen 1921ean.

Agenda

Efemerideak

Kritikak