Mar 18 21

Pariseko Komunak 150 urte

1871ko martxoaren 18an altxatu ziren Parisen, eta Komuna aldarrikatu. Bertan zen Louise Michel ere. Aurretik poemak argitaratzen hasi zen, eta Pariseko literatur zirkuluak ezagutu zituen. Langileen aldeko bazkunetan jardun zuen, eta Pariseko Komuna izango zenaren aurrekarietan eta matxinadaren gogorrenean borrokatu zen , hala azpiegituran nola karrikan bertan. Deportatu egin zuten Kaledonia Berrira 1873an, eta han sendotu baino ez zitzaizkion egin zigorrera eraman zuten ideiek: hil arterainoko militantea eta idazlea izan genuen. Komuna idatzi zuen 1888. urtean. Koldo Izagirrek euskarari ekarria, 2006ko urtarrilaren 6an eman genuen Emailuetan, idazlearen heriotzaren 111. urteurrenean.
Komuna aldarrikatu dugu! idatzi zuen Jules Vallés idazleak  1871ko martxoaren 30ean,  Le Cri du Peuple-n. Urte bereko abenduaren 6an epaitu zuten Louise Michel, Gora Komuna! aldarrikatu zuen ozen epaileen aitzinean.  Hedoi Etxartek euskaratu zituen artikulua eta epaiketaren kaieretik ekarritako berbak.
Joseba Sarrionandiak Marginalia liburuan idatzi zuen Idazlegoa eta iraultza (I) gogoeta. Zein izan zen iraultza proletarioaren lehen entsegu hari buruz idazleen jokabidea? galdetzen du Sarrionandiak. Hainbat idazleren aipuak biltzen ditu artikuluan.

Agenda

Efemerideak

Kritikak